Ideia bozkatuenak
Pump track
Bizikletentzako pista edo zirkuitu bat. Txiki-txikienek, adin ertainekoek eta baita nagusiek ere goza dezakete Pump track-ean.
Richard.
Esan eta egin
Pump track
Udaberrian Bentak auzoan ‘pump track’ zirkuitua inauguratuko dugu, Elizatxo hiribidearen eta Bizkaia kalearen artean dagoen espazioan.
Ideia bozkatuenak
Liburutegia handitzea (CBA)
Une ona izango litzateke oraindik eraiki gabe dagoen espazioa handitzeko aukera aztertzeko. Areto asko irudika daitezke: kontzertu aretoak, sortzaile gazteentzako espazioak…
Koldo y Juncal.
Esan eta egin
Ampliación de la biblioteca (CBA)
CBAko 2. faseko obrak martxan daude, eta apirilean amaitzea espero da. 2.400 m 2 handituko da, erabilera anitzeko espazioak eta areto eszeniko bat
sortuta.
Ideia bozkatuenak
Liburutegi mugikorrak
Liburutegi mugikorrak sortzea oso ideia interesgarria da, herritarrek liburuak hartu eta utzi ahal izateko; eta Irunen egin liteke. Gainera, irakurzaletasuna sustatuko dugu adin guztietako biztanleen artean.
Ana.
Esan eta egin
Liburutegi mugikorrak
Liburuak trukatzeko aire zabaleko lehen liburutegia CBA ondoko Almudena Grandes plaza estreinatu berrian dago.
Ideia bozkatuenak
Bizikletentzako garbitegia, Irunen
Gaur egun badaude bi (Punttasen eta Letxumborron), baina Irunen erdigunean ere gutxienez garbitegi bat beharko litzateke, gero eta pertsona gehiago garelako mendiko bizikletan ibiltzen garenok.
Jon.
Esan eta egin
Bizikletentzako garbitegia, Irunen
Joan den udatik bizikletak garbitzeko gune berri bat dugu Meaka auzoan, Bide Hezkuntzako pistaren ondoan. Doako instalazioa da, eta aldi berean bi bizikleta garbitzeko gaitasuna dauka.
Ideia bozkatuenak
Aire zabaleko kirol pista, Oñaurren
Kirola egiteko lekua behar duen gazte asko dago auzo honetan.
Pedro.
Esan eta egin
Aire zabaleko kirol pista, Oñaurren
Iazko udazkenean ireki zen jendearentzat Clara Campoamor kalean dagoen aire zabaleko kirol ekipamendu berri hau. Kalistenia espazio bat, ping-pong mahaiak, saskibaloi kantxa eta belar artifizialeko 15x30eko espazio balioaniztun bat ditu.