Zure ideak ekintza
bihurtzen ditugu

Beste behin, “Irunerako Ideiak” ekimena jarriko dugu abian, zure auzoa edo hiria hobetzeko dituzun proposamenak entzuteko eta herritarren parte hartze zuzena bilatzeko. Hala, gehien bozkatzen diren ekimenak gure hauteskunde programan sartzeko konpromisoa hartuko dugu.
Esan eta egin. Harro gaude, duela 4 urteko proposamen gehienak bete direlako; esate baterako, Oñaurreko aire zabaleko kirol pista. Beste batzuk, ordea, martxan ditugu: Pump Track pista edo CBA handitzea.
Aurten ere, “Irunerako Ideiak” ekimenean dugun konfiantza berritzera gatoz, eta gure konpromisoa izango da, berriro ere, hauteskunde programan ideia bozkatuenetako batzuk sartzea.
Zure ekarpena espero dugu.

José Antonio Santano
Irungo alkatea

Lehen epea
Ideien aurkezpena Martxoaren 31ra arte
Proposatu zure ideiak formularioaren bidez. Berrikusi ondoren, webgunera gehituko dira.

Bigarren epea
Ideien bozketa
Apirilaren 1etik 16ra
Interesdun guztiek interesgarrienak iruditzen zaizkien proposamenak bozkatu ahal izango dituzte.

Hirugarren epea
Programan sartzea
Boto gehien jaso dituzten proposamenak José Antonio Santanoren hauteskunde-programan sartuko dira.